top of page
GILKITXARO
Off
The
Record
KRISEILU SARIA 2015
EUSKARAZKO ANTZERKI LAN ONENA
Bizkaiko Foru Aldundia / P6
Karmele Fernandezek, praktiketan
dagoen kazetariak, Arantzazu
Garmendia elkarrizketatu behar du.
Gaur egungo euskal enpresaririk
arrakastatsu eta garrantzitsuena da
Garmendia anderea. Elkarrizketak
aurrera egin ahala, euskal
enpresaren munduan azken
hamarkadan izan den iruzurrik
handiena deskubrituko du
kazetariak. Baina egunkarietarako
berri freskoa izan zitekeena
kazetariaren tormentu bilakatuko
da.
Ukitu absurdoz beteriko komedia
beltz honek agerian uzten du
botere goseak pertsona ahulenak
zanpatzeko eskrupulurik ez duela.
Aldi berean, hori gertatzea
ahalbidetzen duen testuingurua
aurkezten du: hain gustu txarrekoa
den eguneroko kazetaritza eta,
baita egunero pairatu behar dugun
mundu mailako engainu potolo
merkantilistaren harropuzkeria ere.
Prekarietatea langileen egoera
naturala bilakatu bitartean,
kapitalaren kudeatzaileek irabaziak
biderkatzeko eta txiroen lanaldia
merkatzeko trikimailuak asmatzen
jarraitzen dute etengabe. ‘Off the
record’ satira bat da, egungo
pertsonen merkatuaren parodia.
Egoera arrunta izan zitekeena
muturrera eramango da pieza labur
honetan.
Antzezleak hogei minutuz jardungo
dira, komedia eta ukitu absurdoa
galdu barik. Ikusleak egunero
edozein bulegotan gerta daitekeen
egoera baten lekuko izango dira,
voyeur pasiboak, alegia. Azken
finean, egunero edozein lantokitan
gertatzen den bezalaxe.
bottom of page