top of page

urak ttiki dire

Ilargi eta Willi mendian topo egiten dute, ez dute elkar ezagutzen. Zapalduriko morkotsa den bidean, iraganeko metak baino ez daude. Ilargi etxetik alde egiteko beharraz doa bertara, hankak freskatu eta garbitzera, etxeko pisutik libre sentitzen da bertan. Aitak beti erraten zion bertan izan zela zoriontsuen. Willi zerbaiten bila dabil, ihesean. Erregea eta bere segizioaren zain dago.  Mandatu garrantzitsua dauka, helburu suntsitzailea eta definitiboa. Orduan pertsonaia eta bihotz handi biren arteko erlazioa hasiko da, iraganaz, etorkizunaz, badenaz eta ez denaz, itxaropenaz zein amaieraz mintzatuko dira, hori dena elkarrekin bizitzen ari direla ohartuko diren arte.

Gaizka Sarasola Iartzabal (Lesaka, 1974). Txistulari eta musika irakaslea. Mairu Antzerki Tailerraren sortzaileetariko bat. Talde honen zenbait lanetarako musika sortu eta testuak idatzi ditu; horien artean 2005an Bortzirietako Kafe-Antzerki Beka saria jaso zuen “Erregea, soldadua eta bufoia”  antzezlanarekin. Musika arloan, “Ixuriak” eta “Ez naiz deusen jabe” diskoak kaleratuak ditu Xabier Erkiziarekin batera.

Gaur egun, bakarsolas antzerki jolasarekin ari da, "Ttalaka" antzezlanarekin.

bottom of page