top of page

bio

Gilkitxaro antzerki taldeak 1993an Deustuko Gaztetxean bere ibilbidea hasi zuen. Garai horretan gazte koadrila batek osatzen zuen kolektiboa. Horrela, baina, Ane Zabala eta Galder Perez geratu dira taldeko kide egonkorrak bezala, The Kuñaus bikote artistikoaren ezinbesteko supportarekin. Elkarrekin zenbait antzezlan sortu izan dituzte “Honolulu, leku bat” edota “8 begi” esate baterako. Beste sortzaile batzuekin elkarlana egitea maite dute, "Mirande Kabareta" kasurako, Edorta Jimenez, Txuma Murugarren eta Rafa Acevcesekin batera sortu zutena.

 

Gilkitxaroren hogeigarren urteurrena ospatzeko, 2013an, Gaizka Sarasola lagunak haientzat beren-beregi idatzitako lana muntatu zuten: “Urak ttiki dire”. Taldeak sortu duen azken obra “Adarretatik Zintzilik” da, 2015aren bukaeran estreinatutakoa.

 

Honekin batera, Goizalde Landabasoren “Babeserako kopia” liburuan oinarritutako irakurtaldi performatiboa eskaintzen ari dira eta Aiora Sedanorekin sortu zuten Bibote Gorriak taldearekin "Off The Record". Horren ostean "Morbus Operandi" antzezlana osatu zuten.

2019ko abenduan, Durangoko Azokako Szenatokian  "ETAren agiri bulegoa" estreinatu zuten.

bottom of page